Astolako igerilekua estalkirik gabe irekitzea proposatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2020ko eka. 12a, 09:55
Artxiboko irudia

Aukera aztertzea eskatu du koalizio independentistak. Otsailean itxi ziren igerilekuak, estalkiaren zati bat jausi ostean.

"B plan bat aurreratzea zen helburua, estalkia kentzeko beharra egongo balitz, udan igerilekua erabilgarri egon ahal izateko" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. Horrez gainera, estalkia kentzeko lanak ez kontratatzeaz, eta "igerilekuko sakoneko zorua" hausturaren jatorria ez identifikatu izanaz kexu agertu da EH Bildu. "Lan horiek lehenago edo beranduago egin beharko dira, zergatik ez egin orain, eta gure baliabideak optimizatu?".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!