Bigarren baserri bat botatzen ari dira Abadiñon, AHTri bidea egiteko

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 10a, 14:11

Abadiñoko mapa toponimikoaren arabera, Goxentziagirre izena du baserriak. Bide-seinaleetan Muntsaratzagirre izena du.

AHTko lanak direla eta Abadiñon botatzen duten bigarren baserria da. Auzotarren arabera atzo hasi zituzten baserria botatzeko lanak. Ez zen baserrian inor bizi. Goxentziagirre baserria izen bereko inguruan dago, Muntsaratz auzoko Goxentzia inguruan.

Goxentziagirre ez da Abadiñon botatzen duten lehen baserria, duela aste batzuk Mendilibar-erdikoa baserria bota zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!