"Tenperatura hartuta eta maskaragaz etortzeko eskatzen diegu pazienteei"

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 8a, 10:00

Hainbat segurtasun neurri hartuta, Abadiñoko Zainduz fisioterapia zentroa zabalik dago astelehenetik. ANBOTOk Martiñe Usabel fisioterapeutarekin hitz egin du. 

Zein segurtasun neurri hartu dituzue?
Hitzordua ipini aurretik, pazienteari galdetegi bat egiten diogu telefonoz, eta dena ondo badago, kontsultara maskaragaz eta etxean tenperatura hartuta etortzeko eskatzen diegu. Kontsultara heltzen direnean, oinetakoak eta eskuak desinfektatzen dituzte. Saioa amaitu eta gero, dena desinfektatzen dugu: ohatila, aulkia, mahaia, esekilekuak... eta gainera, erabili dugun materiala zakarrontzira botatzen dugu. Toallaren bat erabiliz gero, segituan garbigailuan garbitzen dugu. Langileok ere hainbat neurri hartu ditugu. Uniformearen gainetik zabor poltsak ipintzen ditugu; baita pantaila, maskara eta eskularruak ere. Saio batetik bestera osorik desinfektatzen gara.

Horrela lan egitea ez da samurra izango.
Gogorra da, eta nahiko itogarria ere bai. Baina argi dugu neurri guztiak hartu behar ditugula pazienteen eta gure osasuna zaintzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!