Udalak bilkurak online egitearren 8.500 euro gastatzea kritikatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2020ko api. 29a, 09:50
Artxiboko irudia.

EH Bilduk diru hori "ekonomia suspertzen" erabiltzeko proposatu du. Gaur, 12:00etan izango da plenoa, eta lotura honetan jarraitu ahalko da: https://youtu.be/3edafFNIk2Q

"EH Bildutik beste formula batzuk proposatu ditugu, dirua aurreztu eta ekonomia suspertzen erabiltzeko, baina udaletxetik diote legea betetzeko ezinbestekoa dela horrelako gastua egitea. Eskualdeko herriak kontsultatu ondoren, denek gastatuko dute 1.000 eurotik behera. Nola uler daiteke erabaki hau, hortaz, legea berdina denean udal guztientzat?" galdetu du EH Bilduk ohar berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!