Horrez gainera, 350.000 euroko diru kopurua laguntzetara bideratzea proposatu du EH Bilduk. Horietatik, 200.000 euro merkatari txikientzako, eta ostalarientzako izango lirateke; itxierak irauten duen bitartean 1.000 euroko soldata bermatuko lieke neurri honek. Gainontzeko 150.000 euroak "familia zaintzara" bideratuko lirateke, eskolen itxieraren ondorioz haurren edo mendekoen zaintzarako, adibidez.
"Udaletxea herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa da, eta gainontzeko instituzioetatik datozen laguntzak edo dekretuak kudeatzeaz gain, gure baliabideak erabiliz laguntza horiek osatu eta eraginkorragoak egin behar ditugu" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez.