Itxialdian egon arren, txupinazoa jaurtita emango diote hasiera, gaur, Traña-Matienako jaiei. Herritarren proposamenak aintzat hartuta maiatzaren 10era arte etxetik ospatu ahal izateko moduko jaiak antolatu ditu Abadiñoko Udalak. Era guztietako ekitaldiak egongo dira: kontzertuak, paella-jana, tortilla herrikoiak edota magia ikuskizunak. Egitarau osoa, hemen.