Udaletik plazara

Ordenagailurik ez duten ikasleei ordenagailuak banatzen hasi da Abadiñoko Udala

Anboto 2020ko api. 9a, 12:24

Udal ordezkariek jakinarazi dutenaren arabera, lehenengo hamar ordenagailuak banatu ditu udaltzaingoak. Abadiñoko ikastetxeek "aldi baterako" utzi dizkiete ordenagailuak ikasle horiei. 

Abadiñoko Udalak datozen egunetan ordenagailu gehiago banatzea aurreikusten du; ordenagailuek internetera konektatzen SIM txartela dute, baita ere. "Herriko eskoletako ikasle guztiek ordenagailu bana, interneterako sarrera eta guzti edukitzea segurtatu gura dugu" azaldu dute udal agintariek ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!