[BIDEOA] 100 urterekin, Jesus Aguirre egunero irteten da balkoira txalo egitera

Anboto 2020ko api. 9a, 18:00

"Lan handia egiten ari dira eta eskertzekoa da", azaldu du Traña-Matienan bizi den Aguirrek.

100 urterekin osasuntsu dago, ez du pastilla bakar bat hartu behar eta berak prestatzen ditu bere jatorduak egunero. Konfinamendua "entretenituta" daramala dio, bere sei seme-alabak ere askotan joaten zaizkiolako bisitan. Telebista ikusiz edo egunkaria irakurriz informatzen da eta badaki osasun arloko langileek zelako lana egiten duten. Horregatik, egunero irteten da balkoira txalo egitera.

(Oharra: Bihar, Jesus Aguirreri egindako elkarrizketa irakurgai izango da webgunean)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!