Iturritxo kaleko bizilagunek argi dute konfinamendu egunetan behar-beharrezkoa dela umore ona. "Iturritxo & koronabirusa" izeneko WhatsApp talde sortu dute bizilagunek, eta egitarau potolo bat osatu dute.
ITURRITXO KANPING RESORTaren egitaraua
Apirilak 9, eguena
- 13:00 Poteoa balkoietan
- 18:00 Umeen bingoa
- 20:00 Txaloak
- 21:00-22:00 Tortilla txapelketa (Bidali argazkia tortillarekin)
Apirilak 10, barikua
- 11:00 Spinning balkoietan
- 13:00 Poteoa balkoietan
- 19:00 Mozorro kalejira (Denok kalera zaborra ateratzera)
- 20:00 Txaloak
Apirilak 11, zapatua
- 10:30 Spinning balkoietan
- 13:00 Bingo poteoa
- 18:30 Disko festa
- 20:00 Txaloak
- 21:30 - 22:45 Session DJ Sergio
- 00:00 Turbopakete-Tanga lasterketa eta txokolate beroa
Apirilak 12, domeka
- 13:00 Bermut ordua
- 17:30 Argazki familiarra oporretan (Etxean)
- 19:30 Karaokea etxean, bideo bat grabatuta. Abestia: "Resistiré" kantuaren punk bertsioa. Bideo denen artean muntaketa egingo da gero)
- 20:00 Txaloak
Apirilak 13, astelehena
- 12:0ak baino arinago kanpinga libre utzi behar da