Abadiñoko Gaztiek gazteentzako aisialdi programaren baitan kokatzen da jarduera; alerta garaian egingo den lehena da. "Neska-mutilak aktiboki taldekako jolas-jarduerak eginez eta etxetik irten gabe jarrai dezaten da helburua" azaldu du Argi Abad kultura eta gazteria arloko zinegotziak.
Apirilaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera, katalamixonekintza@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Jolasean parte hartzeko, beharrezkoa izango da internetera konexioa duen ordenagailua edota mugikorra.