Udaletik plazara

Abadiñoko Udalak ez ditu batuko altzariak edota bestelako artikulu berrerabilgarriak alerta egoerak irauten duen bitartean

Anboto 2020ko mar. 27a, 14:15

Abadiñoko Udalak ohar bidez adierazi du tresna eta artikulu berrerabilgarrien bilketa zerbitzua etengo duela alerta egoerak dirauen bitartean.

Jantziak edota jostailuak biltzen dituen edukiontzi zurira botatzen direnak ere ez dira batuko ohar berean adierazitakoaren arabera. Zabor eta hondakinak, ostera, orain artean bezala biltzen jarraituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!