Mikel Garaizabal Abadiñoko alkateak bere telefono zenbakia publiko egin du, "krisialdian kezka eta galderak berari zuzenean egiteko"

Anboto 2020ko mar. 16a, 16:00

"Bolada zail honetan jendeak inoiz baino gehiago behar du alkatearen hurbiltasuna" nabarmendu du alkateak. 688800868 da Garaizabalek herritarren eskura jarri duen telefono zenbakia. 

Horrez gainera, Abadiñoko Udalak beste bi telefono zenbaki jarri ditu martxan (944669430 eta 688679414) COVID19k sorturiko krisialdia dela eta sorturiko boluntario sarean izena eman gura duten pertsonentzako. Sare horretako kideek janaria eta botikak erosten lagunduko diete hori egiterik ez duten abadiñarrei. 

Abadiñoko Udal Arreta Zerbitzua itxita dago. Hori dela eta, udal arduradunekin komunikatzeko bi telefono zenbaki eta bi helbide elektroniko prestatu ditu udalak: 946215530 eta 946215064, eta erregistroa@abadiano.eus eta sac@abadiano.eus. 

Beste alde batetik, TAO zerbitzua bertan behera utzi du Abadiñoko Udalak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!