Lur-jausia Zaldibarren

"Gure herriko airearen, ibaien eta lurzoruen egoera zein den jakin behar dugu"

Naiara Bildosola 2020ko ots. 21a, 16:44

Naiara Bildosola abadiñarrak gutuna idatzi du. Berta, gobernu taldeari eskatu dio herritarren osasuna zaintzeari lehentasuna emateko. 

Naiara Bildosola Narbaiza naiz, eta gutun hau ez dut zinegotzi bezala idazten, Abadiñoko herritar gisa baizik.

Izan ere, politikaz harago, uste dut zenbait gaik alderdi guztiontzako izendatzaile komuna izan beharko luketela, hala nola herritarron eta bizi garen ingurunearen osasuna zaintzea.

Abadiño Eitzagako zabortegitik 10 km baino gutxiagora dago, eta, beraz, substantzia kaltegarri askoren jatorrizko gunetik oso gertu.

Gure herriko airearen, ibaien eta lurzoruen egoera zein den jakin behar dugu. Funtsezkoa da datu horiek edukitzea egoera horri aurre egiteko; horrela, positiboak badira, lasaitasun handiagoz egingo diogu aurre, edo bestela, beharrezko neurriak hartuko ditugu. Honek bakoitzaren siglen aurretik egon beharko luke. Ez dut ulertzen zergatik uko egiten dioten informazio hori edukitzeari. Nork uler dezake?

Gutun honetatik, beraz, gobernu-taldeko kideoi eskatzen dizuet lehentasuna eman diezaiozuela berehala gure osasuna zaintzeari, borroka politikoa alde batera utzita eta ez ditzazuela beste interes batzuk lehenetsi. Abadiñok behar du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!