Lur-jausia Zaldibarren

Elkarretaratzera deitu dute Abadiñon alkateari airearen kalitatea neurtzeko neurriak har ditzan eskatzeko

Anboto 2020ko ots. 20a, 16:03

Deialdia "kezkaturik" dauden guraso eta herritarrek egin dute. Elkarretaratzea barikuan izango da, 19:00etan, Matiena okindegiaren alboan.

"Zer arnasten ari garen jakiteko beharra eta eskubidea dugu, eta udaletxeari berehala exijitu gura diogu neurriak har ditzala gure herriko airearen kalitatea neurtzeko". Kontzentrazioan, Zaldibarko hondakindegian gertaturikoa argitzeko eskatuko dute, baita ere, eta bi langile desagertuekiko elkartasuna adieraziko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!