Urtarrilaren 30eko greba deialdia

[Bideoa] Ardiak protagonista izan dituen mobilizazioa egin dute Mc Donald´s-en

Anboto 2020ko urt. 30a, 10:31

Greba deitu duten sindikatuek hanburgesategi ezagunaren aparkalekuan protesta egin dute "lan eta bizitza duina" aldarrikatuz. Ertzaintza gerturatu den arren, ez da istilurik izan. 

Goizeko 09:30ean artaldea kamioitik bajatu eta berehala abiatu dute mobilizazioa Mc Donald´s kateak Abadiñon duen egoitzaren aparkalekuan. Greba deitu duten sindikatuekin bat eginez, ehunka lagun bildu dira bertan. Artaldeak eraikinari hainbat buelta eman dizkio. Ertzaintza berehala gerturatu da. Hala ere, ordu erdiko protesta ez da eten, eta ez da istilurik izan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!