Abadiñoko futbol jokalariak jasandako irain arrazistak "erabat" gaitzetsi ditu udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 27a, 14:21

Abadiñoko Mikel Garaizabal alkateak eta Rosa Miguel Perez Berdintasun eta Aniztasun arloko zinegotziak "erabateko gaitzespena" agertu dute. "Arbuiagarria eta lekuz kanpokoa" iruditu zaie "berdintasunera heldu nahi duen gizarte batean horrelako irainak botatzea inori". Era berean, "babes osoa" agertu diote jokalariari. Arrankudiaga-Zolloko udalak ere "tinko" gaitzetsi du erasoa. "Ez dugu onartzen inolako eraso eta jarrera xenofobo, arrazista edo matxistarik ez futbol zelaian ez beste inon". Arrankudiaga-Zolloko udalak, halaber, gertatutakoa aztertu eta neurriak hartuko dituztela ere azaldu dute.

Atzo (domeka) irain arrazistak jasan zituen Abadiñoko futbol taldeko jokalari batek, Arrankudiagan jokatutako partiduan. Iluntzean, irainak erabat arbuiatu zituen Abadiñoko futbol taldeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!