Irain arrazistak jaso ditu Abadiño futbol taldeko jokalari batek

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 26a, 21:50

Arrankudiagan gaur arratsaldean jokatutako partiduan iraindu dute Abadiño Futbol Taldeko jokalaria. 

Gaur Abadiño Futbol Taldeko jokalari batek jasandako irain arrazistak salatu ditu futbol taldeak komunikatu baten bitartez. Irainak Abadiñoko Erregional B eta Escolapios taldeen arteko partiduan eman dira, Arrankudiagan.  "Partidua ikusten zegoen gizon batek taldeko jokalari bat iraindu du hainbat bider, jokalariak erantzun egin dio eta epaileak Abadiñoko jokalaria zelaitik kanporatu du", azaldu du komunikatu baten bitartez taldeak. 

Abadiño Futbol Taldeak horrelako jarrerak gaitzetsi egin ditu, eta horrelako egoerarik ez dutela onartuko azaldu dute. Gainera, taldeko koordinatzaileak ANBOTOri jakitera eman dionez, ez da lehen aldia taldeko jokalari bat iraintzen dutela.

Bestalde, jarrera arrazisten, matxisten edo edozein motatako erasoen aurrean Abadiño Futbol Taldeak ezetz oihukatuko duela esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!