[ARGAZKIAK] Abadiñoko herritarrek elkartasuna adierazi diete Astolako kiroldegiko langileei

Anboto 2020ko urt. 23a, 20:20

Hamarnaka herritar batu dira kiroldegiko langileek egindako deialdira.

Hitzarmen duin baten alde kontzentrazioa egin dute gaur Traña-Matienako Trañabarren kalean. Langileak ez ezik, hainbat erabiltzaile batu dira eta baita EH Bildu-ko ordezkariak ere. ELA sindikatuko zerbitzuen saileko Isa Garciaren berbetan egunotan "hainbat herritarrek" erakutsi diete babesa langileei eta kiroldegiko ateak zabalik egon diren arren  "uko egin" diote joateari. Horrekin batera, oraingoz negoziaketak ez atzera ez aurrera daudela adierazi du. Beraz, grebarako deialdiek indarrean jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!