Abadiñoko kiroldegiko langileek Traña-Matienan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete herritarrei

Maialen Zuazubiskar 2020ko urtarrilaren 22a

Artxiboko irudia. Abadiñoko kiroldegiko langileak kiroldegi aurrean egindako kontzentrazio batean.

Hitzarmen duin baten alde kontzentrazioa egingo dute bihar Abadiñoko kiroldegiko langileek. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Traña-Matienako BBVA sukurtsalaren aurrean. Langileek herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!