Greba egunetako dirua itzuliko diela jakinarazi die Emtesport enpresak Abadiñoko erabiltzaileei

Anboto 2020ko urt. 20a, 17:32

Joan zen urtean kiroldegiko beharginek egindako greba egunak direla eta, hainbat erabiltzailek konpentsazioa eskatu diote enpresari.  

Abadiñoko kiroldegiko erabiltzaileek 200 sinadura batu zituzten iazko greben eraginez jaso ez zuten zerbitzua konpentsatzeko. Erabiltzaileek diotenez Abadiñoko Udalak Kontsumitzaileen Bulegora bideratu zituzten kexa bertan jartzeko. Erabiltzaile batek azaldu duenez, Kontsumitzaile Bulegoan kexa jarri dutenek zuzenean jasoko dute konpentsazioa. Gainerakoek, kiroldegian bertan agiri bat bete beharko dute.

Erabiltzaileek diotenez, "enpresak konpentsazioa zelan kalkulatzen duen ikusteko dago oraindik". Bestalde, iaz grebaren eragina jasan zuten eta orain kiroldegian ez dabiltzan erabiltzaileek agiria betetzea zaila izango dela ere gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!