"Abadiñoko Udalak dio Emtesport azpikontratatutako enpresa bat denez kontsumitzaileen bulegora jotzeko"

Anboto 2020ko urt. 14a, 20:00

Abadiñoko kiroldegiko erabiltzaileek 200 sinadura batu dituzte kirol azpiegitura publikoa kudeatzen duen Emtesport enpresari konpentsazioa eskatzeko iaz jaso ez zuten zerbitzua dela-eta. Izan ere, kiroldegiko langileen greba dela eta, egun askotan ezin izan zuten kiroldegira joan.

Batutako sinadurak Astolako kiroldegiaren bulegoan entregatu dituzte. "Kiroldegian dioskue grebaren eragina baloratzen ari direla eta ez digute dirurik itzuli". Udaletxean ere sinadurak entregatu dituzte. "Udalak dio Emtesport azpikontratatutako enpresa bat denez kontsumitzaileen bulegora jotzeko", azaldu du erabiltzaile batek. Kontsumitzaile legez Durangoko bulegoan kexa jarri ostean, enpresak erabiltzaile honi arrazoia eman dio eta kiroldegian konpentsazioa eskatzeko esan diote. "Kiroldegiko leihatilara joan naiz konpentsazioa eskatzera eta ezezkoa jaso dut. Ulertezina da", dio kexa jarri duen pertsonak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!