Silvia Triguerosek beste balentria bat egin du eta iaz lortutako garaipena errepikatu du Tor des Geants lasterketan. Aurten iaz baino 3 ordu gutxiago behar izan ditu Europako probarik gogorrenetakoa —330 km eta 24.000 metroko desnibel positiboa— amaitzeko. Bera izan da aurreneko emakumea helmuga zeharkatzen eta sailkapen orokorrean 6. tokian amaitu du. Domeka eguerdian hasi zuen lasterketa eta gaur goizaldean heldu da helmugara.