Probako partzailetan aurrez kalkulatutako denborak hobetzen joan dela adierazi du. “Igoereten indartsu aurkitu naiz. Gainera, maiatzetik hona orkatilan sentitzen nuen minik ez dut sentitu eta jaitsieretan korrika egiteko modua izan dut”, adierazi du.
Arazorik handienak sabelarekin izan ditu. “Ez zitzaidan ezer sartzen eta neure burua jatera behartu behar nuen”. Senarrak egindako patata tortillak izan dira bere elikagai nagusia eta ia bakarra kilometro askotan.
Azken txanpan 88 ordutik jatsi zitekeela ikusi du. “Indartsu sentitzen nintzenez ia esprintatzen amaitu dut. Azken zatian dena eman dut”.
Hurrengo bi-hiru asteetan atseden hartuko du. Ostean, asfaltoko lasterketak egingo ditu, 10-15 kilometroko probak.