Silvia Triguerosi buruzko Tor dokumentalak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Argentinako Usuhaia jaialdian

Joseba Derteano 2019ko abu. 27a, 12:44
Urresti anaiak eta Silvia Trigueros Bilbao Mendi Film jaialdian (Argazkia: Bilbao Mendi Film)

Iñaki Urresti eta Mikel Urresti atxondarrek egindako dokumentala da.

Iazko abenduan Bilbao Mendi Film jaialdian estreinatu zuten Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrari buruzko Tor dokumentala eta harrezkero toki askotan erakutsi dute. Esaterako, egunotan Argentinako Usuhaia jaialdian ikusi ahal izan da. Bertan, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, gainera. Errekonozimendu horrekin “hunkituta” dagoela adierazi du Triguerosek sare sozialetan.

Dokumentala mundu osora zabaltzeko aukera izango dute hurrengo hileetan. Izan ere, irailean Hego Koreako Ulju jaialdian eskainiko dute eta urrian Peruko Inkafest zein Eslovakiako Mountain Film jaialdietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!