Ander Iturraspek Espanyol taldean jokatuko du hurrengo denboraldian

Joseba Derteano 2019ko uzt. 8a, 15:17
Ander Iturraspe Espanyoleko mediku-azterketan.

Urtebeterako akordioa itxi du Kataluniako futbol klubarekin.

2020ko ekaina amaitu arte Espanyol taldeko futbol jokalaria izango da Ander Iturraspe abadiñarra. Akordioa beste urtebetez luzatzeko atea irekita utzi dute, klub kataluniarrak bere webgunean informatu duenez.

Iturraspek gaur goizean gainditu du mediku-azterketa eta arratsaldean bere taldekide berriekin entrenatuko da. "Etapa berri honi ekiteko gogotsu eta ilusioz nago", adierazi du Iturraspek bere sare sozialetan.

Futbolari abadiñarra joan zen hile amaieran geratu zen libre, Athletic-ekin zuen kontratua amaitu ostean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!