Ander Iturraspe: “Kamiseta hau hainbeste urtean eraman izanaz harro sentitzen naiz”

Joseba Derteano 2019ko eka. 20a, 13:08

Athletic Clubeko futbolari ohi abadiñarrak agur gutuna publikatu du sare sozialetan.

Urte guzti hauetan ondoan izan dituenentzako esker oneko agertu da. Entrenatzaile denei “eskerrak” eman dizkie. “Guztiengandik zeozer ikasi dut eta betirako oroitzapen onak ditut”. Klubeko kideei beragaz izan duten “tratu hobeezina” eskertu die. Mediku taldearen lana azpimarratu du: “Bikainak zarete, mila esker egin duzuen guztiagatik”.

Zaleei eta taldekideei mezua

Athletic-en kamiseta defendatzen eta zaleen laguntzagaz urte hauetan bizitako momenturik onenak gogoratu ditu. “Nire San Mameseko debuta Gurpe ordezkatzen, kopako finalak, Europa League-ekoa, San Mames zaharreko agurra eta berriko estreinaldia, Txapeldunen Ligako urtea 70 puntugaz, Superkopako titulua eta, batez ere, Ligako emaitzak Europatik gure taldea harro eramaten”.

Taldekideei zuzendu die azken mezua. “Asko gozatu dut hor barruan, baita sufritu ere. Momentu zailak gainditzen askotan. Hori egiten jarraituko duzue. Hor barruan gertatzen dena, hor geratu dadila. Zaindu hori egunero. Ezinbestekoa da eta diferentzia markatzen du. Kriston pertsonak daude hor barruan eta talde moduan onena merezi duzue. Faltan botako zaituztet, koadrila!”, adierazi du. “Egokitzen zaidan tokitik animatzen jarraituko dut. Eskerrik asko eta Aupa Athletic!”, esanez amaitu du gutuna.

Gutunarekin batera publikatu duen irudia: (Argazkia: @Ander8Iturraspe)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!