Abadiñar bati 13 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote adin txikiko biri eta euren amari egindako sexu erasoengatik

J.G./M.Z. 2019ko uzt. 4a, 10:00

Abadiñoko Udalak eta Durangaldeko Mugimendu Feministak kontzentraziora deitu dute, astelehenean, 20:00etan Txanporta plazan.

Hamasei urteko kartzela-zigorra ezarri zion Bizkaiko Lurralde auzitegiak Abadiñoko 44 urteko gizon bati, 2009az geroztik emakume bati eta honen adin txikiko bi alabei sexu erasoak egiteagatik.  Akusatuak errekurritu egin zuen eta Auzitegi Gorenak kartzela zigorra berretsi du, nahiz eta hamahiru urte eta erdiko zigorrera murriztu. 

Abadiñoko Udalak herritarrei kontzentrazioagaz bat egiteko dei egin die, erasoak salatu eta auzokideei babesa emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!