Guztira 16 urtekoa da epaileak ezarri dion kartzela zigorra. Adin txikiko bati eginiko sexu abusuen delitu iraunkorra egotzita 9 urte; beste 3 urte nesken amari eginiko delitu berberagatik; eta bina urte, bigarren adin txikikoari sexu abusuen delitu bi egitea egotzita. Atxiloketaren sasoian, nesketako bat ez zen dagoeneko adin txikikoa, baina salatutako erasoak 18 urte egin aurrekoak ere baziren.
Abadiñon kezka handia eragin zuen gertakariak 2014an. Hainbat herritarrek protesta egin zuten plazan, sexu erasoak amaitzea eskatzeko.