Ander Iturraspek ez du Athleticen jarraituko

Joseba Derteano 2019ko api. 30a, 14:34
Ander Iturraspek 320 partidu ofizial jokatu ditu Athletic-ekin (Argazkia: www.athletic-club.eus)

Kontratua ekainaren 30ean amaitzen zaio eta Athleticek ez dio berrituko.

Komunikatu baten bidez, Athleticek jakinarazi du ez diela kontratua berrituko Ander Iturrasperi eta Mikel Ricori. Urte hauetan erakutsitako "konpromisoa, dedikazioa eta profesionaltasuna" eskertu eta etorkizunerako "zorterik onena" opatu die bi jokalariei.

Iturraspe abadiñarrak 30 urte ditu. Athleticen lehenengo taldeko jokalaria izan da 11 denboralditan eta 320 partidu ofizial jokatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!