Asier Aspuruk buruz buruko eta binakako txapelak jantzi ditu Euskal Herriko kluben artekoan

Anboto 2019ko eka. 16a, 18:00
Ezkerretik hasita: Aitor Arabiourrutia, Kepa Arroitajauregi eta Asier Aspuru, binakako finalaren ondoren.

Binakako finala Aitor Arabiourrutia abadiñarrarekin jokatu du.

Bi egunetan bi txapel eskuratu ditu Asier Aspuru abadiñarrak. Euskal Herriko kluben arteko txapelketan izan da, Atxarte kluba ordezkatuz. Barikuan binakako finala irabazi zuen Aitor Arabiourrutiarekin batera. Bikote abadiñarrak 40-22 menderatu zuen Txumulutxueta klubekoa. Atzo buruz buruko finalean nagusitu zen Aspuru: 40-19, Txumulutxuetako pilotariaren kontra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!