Asier Aspuru buruz buruko txapeldun, Euskal Herriko federazioen arteko torneoan

Anboto 2019ko mai. 5a, 19:30

Aldapa gora jarri zitzaion partiduari buelta eman zion Hendaiako trinketean.

Federazion arteko GRAVNI txapelketako finalak jokatu ziren atzo. Trinketean eta buruz buru, Asier Aspuru abadiñarra geratu zen txapeldun emozio handiko finalean. Tanto bateko aldeagatik irabazi zion Eneko Maiz gipuzkoarrari: 40-39. Aspuru 26-34 eta 36-39 atzetik joan zen markagailuan eta azken lau tantoak segidan egin zituen txapela Bizkaira ekartzeko.

Bestalde, trinketean eta binaka, Jon Arana abadiñarrak ezin izan zuen finala irabazi. Ziarrustak eta biek 24-40 galdu zuten Ipar Euskal Herriko Heguy-Harocarene bikotearen kontra.
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!