Mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren lasterketa jokatu da gaur, Frantziako Alpeetan, Saint-Honoré herrian, eta Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra laugarren geratu da. 27 kilometroko proba izan da, 1.980 metroko desnibel positibokoa. Baina, batez ere, eguraldi txarrak gogortu du proba. "Eguraldi aldetik, aspaldiko partez korritu dudan lasterketarik gogorrena izan da. Hotz handia egin du, eta elur asko egon da ibibidean", adierazi du korrikalari abadiñarrak. "Elurretako tarte batean metro asko egin ditut irristaka, eta hortxe hotzitu zaizkik eskuak. Gero, ia ezin nien heldu ere egin ibilbidean jarri dituzten sokei", gaineratu du. Hori bai, oso gustura dago lasterketagaz eta lortu duen emaitzagaz. "Karrera ikusgarria izan da, mendi-mendikoa. Pena lainope egon garela denbora guztian eta ez dugula apenas ezer ikusi".
Nesken sailkapen nagusia:
1. Elena Rukhliada (Errusia) 2.57.05
2. Hillary Gerardi (AEB) 3.03.23
3. Katie Schide (AEB) 3.05.10
4. Oihana Azkorbebeitia (Euskal Herria)
5. Ingrid Mutter (Errumania) 3.09.01
6. Julie Roux (Frantzia) 3.09.25
Mutiletan, Ander Iñarra lezoarra zortzigarren sailkatu da.