"Ahal zen heinean, platanondoak bertan uzteko asmoa eduki dugu hasieratik" gaineratu zuen Navarro alkateak, EH Bilduk aurkezturiko mozioari erantzunez. Eneko Etxebarria EAJko zinegotzia ere antzera mintzatu zen. "Guk ez dugu interesik platano-arbolak kentzeko". Hala ere, Zelaieta oinezko bilatzeko lanak ahalik eta bizkorren hastearen garrantzia nabarmendu zuten biek. "Proiektu guztiei ezetz esanda, atzeratu egiten dira. Gauza bat obraren zati hau gelditzea da, eta beste bat, proiektu osoa baldintzatzea".
Astelehenean bilduko da Jose Luis Navarro alkatea herritarrek aurkezturiko txostenaren egilearekin -Doctor Arbol enpresako ingeniaria-, eta horren ostean erabakiko dute zer egin Ferialekuko platanondoekin.
EH Bildu pozik agertu zen platano-arbolak ferialekuan uzteko aukeragaz, hala ere, udal gobernuaren kudeaketarekin ez zeudela ados azpimarratu zuten. "Tristea iruditzen zaigu puntu honetara iritsi behar izatea" adierazi zuen Mikel Urrutia EH Bilduko zinegotziak. "Herritarrak arduratu behar izan dira beste txosten bat egiteaz ".