Bananondoak Abadiñoko Ferialekuan mantentzearen aldeko 1274 sinadura bildu dituzte

Aritz Maldonado 2019ko api. 18a, 11:14

Atzo, apirilak 17, udaletxean entregatu zituzten sinadura hauek. 

Sinadurak bildu eta udaletxera eramateaz gainera, abadiñar talde honek ingeniari bat kontratu du txosten tekniko bat egiteko; txostena apirilaren 24ean entregatuko dute udalean.

Herritar talde honen asmoa, obrak hasi aurretik bilera bat egitea da. Bertan, udalbatza, IMADEko (Abadiñoko Udalak ferialekuko bananondoei buruzko txostena egiteko kontratatu duen enpresa) ingeniaria, eta herritarrek kontratatu duten ingeniaria egotea eskatzen dute. 

Herritarrek kontratatutako teknikaria Doctor Arbol enpresako ingeniaria da, eta 950 euro ordainduko dituzte bere zerbitzuengatik. "Herritarren" artean ordainduko dute lan hau, ohar batean adierazitakoaren arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!