Aurrekontuak prozesu parte hartzaile bidez egiteko konpromisoa hartuko du Abadiñoko EAJk maiatzeko hauteskundeetan

Anboto 2019ko urt. 17a, 12:27

Prozesu parte hartzailea bi fasetan banatuko litzateke.

Ohar batean adierazitakoaren arabera, lehenbizi abadiñarrei beraien iritzia eskatuko litzaieke. Ostean, ondorioak "prozesatuko" lirateke, herritarren aurrean aurkezteko. Alderdiak martxan jarri zuen 'Abadiño Eraikiz' prozesuaren baitan aztertu da aukera hau. "Hiritargo osoa inplikatu nahi dugu udalaren kudeaketan. Udal eraginkor, garden eta batez ere hurbila finkatu nahi dugu" adierazi du Mikel Garaizabal EAJk Abadiñorako aurkeztu duen alkategaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!