Mugikorrerako aplikazio bat sortu gura du Abadiñoko EAJk

Anboto 2019ko urt. 9a, 15:49

Abadiñarrek udal informazioa modu "azkarrean eta eraginkorrean" jasotzea gura dute aplikazioarekin.

Aplikazioak herriko zerbitzu ezberdinei buruzko informazioa eskainiko du, besteak beste, kultur eta kirol jarduerak eta informazio turistikoa. "Herrian egiten diren jarduerak eta ekitaldiak ez dira abadiñar guztiengana iristen, neurri handi batean. Horregatik erabaki dugu tresna hau ere hurrengo hauteskundeei begira hartu ditugun konpromiso multzoan jasotzea" adierazi du Mikel Garaizabal alkategai jeltzaleak.

'Abadiño Eraikiz' proiektu parte hartzailearen ondorioetako bat izan da aplikazioaren sorreraren ideia. 2018an abiatu zuen prozesu parte hartzailea EAJk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!