1.282 kiloko behiagaz Leioako azokan saria irabazi du Iturriagaetxebarria abadiñarrak

Anboto 2018ko abe. 18a, 09:00
Argazkia: Jon Bikandi

Behi astunak hezten abila da Abadiñoko Gaztelu auzoko Jacinto Iturriagaetxebarria abeltzaina. Joan zen astean marka bat apurtzeagatik notizi izan bazen, oraingoan Leioatik dator albistea. Izan ere, behi astunenaren saria jaso zuen domekan Leioako azokan.

1.282 kilo pisatu zituen iturriagaetxebarriaren behiak, bigarrenak baino 83 kilo gehiago. Azken bost urtetan, segidan denetan txapela jantzi du. Leioako azokan hori gertatzen den lehen aldia da, beraz, hor ere marka hautsi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!