Kasik 1.000 kiloko behiagaz markak hautsi ditu Jacinto Iturriagaetxebarria abadiñarrak

Markel Onaindia 2018ko abe. 11a, 17:07

Gaztelu auzoko Jacinto Iturriagaetxebarriaren behiak markak hautsi ditu, kasik 1.000 kilora ailegatuta, joan zen barikuan Oñatiko hiltegira eramaterakoan. Hain zuzen, 994 kilo pisatu zituen.

Bere aurretik 892 kilotan zegoen marka ezarrita, hori ere Abadiñokoa. Zortzi urte eduki ditu Iturriagaetxebarriaren behiak. "Kariño handia eduki diot, eta disgustu handia hartu dut hil egin behar nuela jakitean", esplikatu du abeltzainak. Galdakoko harategi batek erosi du behiaren okela.

Domekan Leioako azokara joango da Iturriagaetxebarria bere abelburuekin. Aurretik, lau sari irabazi izan ditu han.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!