'Merkatari' mugikorretarako aplikazioa martxan dago gaurtik aurrera Abadiñon

Aritz Maldonado 2018ko abe. 10a, 13:20
Iñaki Rekalde, Amaya Medela, Asier Amutxastegi eta Raul Uriarte

Abadiñoko merkatarien eta herritarren arteko komunikazioa erraztea du helburu aplikazioak. 

Salerosketak Abadiñon egitea da 'Merkatari' aplikazioaren beste helburuetako bat, azaldu dute Asier Amutxastegi eta Raul Iriarte aplikazioaren egileek. Aplikazioak harrera ona izan duela azpimarratu dute, baita ere. Abadiñoko 25 merkatarik parte hartu dute 'Merkatari'-n.

Erreminta interesgarria dela nabarmendu gura izan dute, eta azken hilabeteetako lanaren fruitua. "Merkatariekin elkartu izan gara, eta trebakuntza saioak ere egin ditugu elkarrekin". Ezagutzera emateko, zozketa eta ekimen ezberdinak prestatu dituzte. Horrela, abenduaren 12tik 18ra bitartean aplikazioa jaisten duten herritarren artean smartbox kutxa bat zozketatuko da. Abenduaren 19an, ostera, lip duba grabatu gura dute; parte hartzaileen artean smartphone mugikor bat bat zozketatuko da.

"Herritarrei saria"

"Herritarrek gu laguntzeko apustua egin dute, eta horiei fideltasun hori eskertzeko da AMEren ekimen hau" adierazi du Amaya Medela elkarteko lehendakariak. Gabonetarako, ekimen ezberdinak prestatu ditu AMEk ere erosketak Abadiñon egiten dituztenentzako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!