Asteburu-pasak, bazkariak eta erosketa karroak oparituko ditu Abadiñoko Merkatari Elkarteak

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 6a, 11:03

Kanpaina abenduaren 10ean hasiko da eta otsailaren 28an bukatuko da. Zozketa, berriz, martxoaren 4an egingo dute.

Abadiñoko Merkatari Elkarteak saltoki txikietako erosketak sustatu asmoz, kanpaina berri bat jarri du martxan. Hori horrela, herrian erosketak egiten dituzten bezeroen artean hainbat opari banatuko dituzte. Opariak jasotzeko, 15 eurotik gorako lehen erosketa egiten duten bezeroek kartila bat jasoko dute. Ostean, kartila hori bete beharko dute, herriko dendetan erosketak eginda 10 zigilu lortuz.

AMEko kidek jakitera eman dutenez kartila betetzen dutenen artean 50 erosketa karru banatuko dituzte. Horrez gain, kartila betetzen dutenen artean Bagoaz Bidaiakek emandako asteburu-pasa bi oparituko dituzte, 500 euroko balioa dutenak eta Landajuela jatetxean 200 euroko balioa duen bazkaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!