Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da gaur Zornotzan. Zornotza Aretoa bete egin da, 300 bertsozaletik gora elkartu dira han. Saio puntuagarria amaitu ostean Txaber Altubek lortu ditu puntu gehien, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak.
Honako hau izan da gaurko puntuazioa:
1- Txaber Altube Sarrionandia.............. 478 puntu
2- Ander Elortegi Garatea.................... 472
3- Unai Mendiburu Valor...................... 466
4- Ander Ucelay Aristi......................... 447
5- Inazio Vidal Gurrutxaga.................. 419.5
6- Aitor Esteban Etxebarria................. 418