Hilik aurkitu dute Untzillatxen desagertuta zegoen mendizale abadiñarra

Jone Guenetxea 2018ko irailaren 30a

Ertzaintza, Gurutze Gorria, familia eta lagunak 41 urteko abadiñarraren bila ibili dira egun osoan Anboto inguruan. Gorpua 17:36an aurkitu du Ertzaintzaren erreskate talde batek Untzillatxen. Abadiñarra atzo eguerdian joan zen mendira, eta etxera ez dela itzuli-eta, abisua eman diote Ertzaintzari. Atxartetik abiatu dira desagertutako mutilaren bila. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!