41 urteko abadiñar baten bila dabiltza Anboto inguruan

Jone Guenetxea 2018ko ira. 30a, 11:35
@cruzrojabizkaia

41 urteko abadiñarra atzo eguerdian irten zen mendira, eta harrezkero bere familiak ez du bere berririk izan. Ertzaintzak azaldu duenez, gaur goizean jaso du abisua eta gaztea bilatzeri ekingo diote. Atxartetik hasi dira bila. 

Bilaketa Astxiki eta Alluitz artean ezarri dute. Ertzaintzaren helikopteoa ere abadiñarraren bila dabil. Horrez gain, Gurutze Gorria eta desagertutako mendizalearen hainbat lagun bila ari dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!