Iaz bigarren tokian amaitu zuen ia 98 orduko denborarekin. Aurten 11 ordu gutxiago behar izan ditu Europako probarik gogorrenetakoa —330 km eta 24.000 metroko desnibel positiboa— amaitzeko. Bera izan da aurreneko emakumea helmuga zeharkatzen eta sailkapen orokorrean 12. tokian amaitu du. Domeka eguerdian hasi zuen lasterketa eta gaur goizaldean heldu da helmugara.