Domeka gauean irten eta oraintxe helmugaratu berri da. Ehun ordutik jaistea zuen helburu eta lortu du:97 ordu eta 43 minutuan helmugaratu da.
Emakumeetan Liza Borzani italiarra izan da probako irabazlea. Zortzi bat ordu geroago helmugaratu da Trigueros. Gizonetan Javi Dominguez euskaldunak irabazi du proba honetan parte hartzen zuen lehenengo aldian. Errekorra hautsi du, gainera.