Auzotarrek udalari biribilgune bat jarri arte, semaforoen arazoari irtenbide integral bat ematea eskatu zieten. "Semaforoen zikloan ondo egokitzea gura dugu, semaforoak anbarrean jarrita arriskua handitu egiten da eta", adierazi du auzotar taldeak. Gainera udalak oinezkoei beharrean autoei lehentasuna ematen jarraitzen duela salatu dute.
Hori horrela, beste sinadura bilketa bat egingo dutela esan dute, azken aldaketen aurrean abadiñarren iritzia jaso amoz. Horrez gain, orain arte egin bezala mobilizazioekin jarraituko dutela esan dute.