"Muntsaratzeko sarbideko semaforoen eskumena udalarena da. Soluzio bat orain!"

Abadiñoko EH Bildu 2018ko eka. 21a, 14:21

Gutuna kaleratu du Abadiñoko EH Bilduk Muntsaratzeko sarbideko semaforoen gatazkaren konponbidea eskatuz. 

Azken hirigintza batzordean alkateak informatu zuen gaur egun udalaren esku dagoela Muntsaratz sarbideko semaforoen kudeaketa. Beraz momentu honetan udalari dagokio sarbideko arazoari irtenbide bat ematea. Horretarako behar den trafikoaren azterketa egin eta semaforoaren zikloak egokitzea hain zuzen.

Ehbildutik udal gobernu taldeari eskatzen diogu lehen bait lehen has dadila lanean egoera honi irtenbide bat emateko, orain ez baita Bizkaiko Foru Aldundiaren zain egon behar eta. Ez dezala arazo hau denboran luzatzen utzi auzotarren kalterako izango delako eta orain ez dutelako aitzakiarik ezer egin gabe egoteko. Muntsaratzeko sarbideko arazoari soluzioa orain!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!