Hainbat lagun batu dira Traña-Matienako Pino plazan atzo Astolan gertatutako eraso matxista gaitzesteko Abadiñoko Udalak deitutako kontzentrazioan. Erasoa atzo goizaldean gertatu zen, Astolako aisialdi gunean. 27 urteko gizon batek bere bikotekideari haginka eginda atzamarra anputatu zion. Ertzaintzak gizona atxilotuta eraman zuen.