Haginka eginda bikotekideari atzamarra anputatzea leporatuta gizon bat atxilotu dute Astolan

Jone Guenetxea 2018ko abu. 21a, 14:13

Gaur goizaldean gertatu da erasoa, Abadiñoko Astola auzoko aisialdi gunean.

Goizaldeko 02:00etan gertatu da erasoa Astolan. Ertzaintzat baieztatu duenez, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekideari haginka eginda atzamarra anputatzearren. Gizonezkoa epailearen aurretik pasatzeko zain dago. Emakumearen atzamar zatia lurrean aurkitu dute ertzainek. Emakumea Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!