1.195 euro batu dira Adembiren aldeko azoka solidarioan

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 12a, 10:01

Uztailaren 1ean Abadiñoko EAJk antolatutako azokan bildutako dirua Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari (Adembi) eman diote. 

Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimena baloratzerakoan. "Alde batetik, ongintzaren bidez lortutako diru bilketa bat egon da, eta beste alde batetik, abadiñarrok sentsibilizazio bat hartu dugu gaiari buruz". 

Eguaztenean, hilak 11, Adembik Bilbon duen egoitzara joan ziren bildutako dirua ematera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!